Sanduzelai Historia

1.979 urtean eta auzoko festetan eman zen ezagutzera Sanduzelaiko Peña eta 1.980ko San Ferminetan Iruñeko kaleetan zehar ibili zen Sanduzelai Peñako pankarta eta honen atzetik Kuadrodun atorra txuria eta beltza jantzita Peñakideak.

Garai hartatik eta agaur egun arte gauza asko aldatu dira bai jendea eta bai egoitza bera ere. Garai hartan hatzekin kontatu ziteken bazkide kopurua eta gaur egun zorionez, 200 bazkidetik gora ditu Peñak eta dozena batzuk Peña Txikiak.

Beste aldaketa bat izenarena izan da. 1996. urtean Peña San jorge izatetik SANDUZELAI PEÑA izatera pasa zen, batzar batean bazkideek hartutako erabakiaren ondorioz.

Egoitzak ere aldaketak izan ditu.Auzo elkarteko gelatxo batean hasi ginen, ondoren Nikasio landa kalean ere lehengo peña zaharrera pasa ginen eta azkenik eta orain dela gutxi irekitako eta egokitutako gaur egungo peña. Egoitza berri honek 100 lagunentzako jantokia du baita ere Peñak bere ekitaldiak lehen baino baldintza hobeagoetan aurrera eramateko tokia ere.

Hasieratik ekitaldi hauek hiru ekitaldi ezberdinetan banatu ditugu. Lehenengoa eta San Ferminetako Peña bat bezala San Ferminetan eta Iruñeko kaleentan zehar lehen aipatu bezala, beste Peña bat bezala gure musikarekin kaleak eta zenzen plazari giro ezin hobeago bat emanez. Eta giro hau ere Jarautan irikitzen dugun egoitzan sortzen dugu.

Beste ekitaldi nagusienetako bat peñan bazkideentzat zein bakide ez direnentzat aurrera ermaten ditugun ekitaldiak. Ekitaldi hauetan gero eta jende gehiagok hartzen du parte esate baterako Peñaren egunean antolatzen dugun paella txapelketan 250 lagunetik gora parte hartzen dute edo antolatutako txapelketa ezberdinetan ere jaende kopurua aipatzekoa da; futbito txapelketa, mus txapelketa, partxisarena... Egoitza ekitaldi hauek antolatzeko toki egokia izatez gain bazkideek gure afari, bazkari, merienda eta abar antolatzeko toki egokia ere bada, baita aisia betetzeko toki bezala.

Hirugarren ekitaldietako bat, besteak bezain garrantzitsua dena, auzoko talde bat bezala auzoan festak eta Kordinadora kulturalak antolatutako beste ekitaldi batzuetan parte hartzen Olentzero, Santa Ageda, ihardunaldi ezberdinak esate baterako.

 

Informazio gehigarria