PEÑEN FEDERAZIOA KOMUNIKATUA

100 egun baino gutxiago falta dira sanferminak heltzeko, eta gure jaietara etortzera gonbidatzen duten publizitate-kanpainak zabaltzen ari dira.  

Zoritxarrez, hauetako kartel batzuetan, eraso sexisten irudiak erabiltzen dira, txupinazoan urtez urte burutzen diren erasoenak, adibidez.

Harrigarria da Iruñeko Udalak aurreko urtean eraso sexisten aurkako kanpaina zabaldu ondoren, azken asteotan hedatutako kartel hauen aurrean, inolako erantzunik ez ematea.

Irudi hauek erabiltzeak, eta erakundeen partetiko erantzunik ez egoteak, eraso hauek behin eta berriro burutzea ahalbidetzen du, baita 9 egunez gure hiria “legerik gabekoa” bihurtzea ere.

Jai giroak eta alkoholak ez dituzte, inolaz ere, jarrera sexistak justifikatzen. Edozein egoeratan, norbanakoa bere ekintzen jabe eta erantzule izan behar du. 

Gizon eta emakumeok, nahi bezala jaiak disfrutatzeko eskubide bera daukagu. Halaber, inork ezin du beste inoren gorputzarekiko erabakirik hartu.

Peñen Federazioak jarrera eta eraso sexistak, eta hauek erakargarri bezala erabiltzea salatzen ditu, eta erasorik gabeko jai parekideen alde lanean jarraituko du. Halaber, Iruñeko Udalari, bere zerbitzu juridikoen bidez honelako mezuak salatu ditzan, eta edozein eraso sexistaren aurrean erantzun tinkoa eman dezan eskatzen diogu.

 

Iruñeko Peñen Federazioa.

 

 

Informazio gehigarria